XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1987

02.20 Miramonen ETBko Produkzio Zentroa inauguratu zen. Zentro berria ETBn bertan egindako saioak egiteko zen, eta Durangoko zentroa albistegientzat eta EITBko zerbitzu orokorrentzat. Ordurarte, Donostian egiten ziren saioak, San Migel Patronatuaren gimnasioan. Gazteexpress izan zen Miramonen egin zen lehenengo saioa (1. argazkia: L.M. Bandrés Kultura Sailburua. 2. argazkia: Gazteexpress).

03.20 Txomin Iturbe, ETAko burua, kotxe istripuan hil zen Aljerian.

04.05 EITBk lehenengo aldiz hartu zuen parte era ofizialean INPUTen. Mundu osoko telebista publikoen azoka da eta ordukoan 400 lagun baino gehiago bildu ziren Granadan.

04.05 ETB1en La Traka umore saioa hasi zen. 13 kapitulu zituen eta Patxi Barco zen egilea.

04.06 ETBk esklusiban emititu zuen Euskal Herriko Bira. Transmisioa egiteko Tourraren jarraipena egiten zuten kamera-taldea eta motoristak kontratatu ziren. Josetxo Lizartza eta Andoni Basabe ziren hizlariak (3. argazkia).

04.04 Josu Ortuondo EITBko zuzendari nagusia izendatu zuten (4. argazkia).

04.26 Gernikako Bonbaketaren 50. urteurrena zen, eta, hori dela eta, ETBk Enrique Atxa zinegilearen erreportaia bat eman zuen. Erreportaia inoiz emititu gabekoa zen eta bertan pilotu alemanen eta Gernikako biztanleen irudiak eta adierazpenak agertu ziren.

05.04 ETBko pantailetan lehenengo aldiz agertu zen haurrentzako Poli panpina; panpinaren laguntzailea Loinaz Jauregi zen.

06.01 ETB2n Carlos Bacigaluperen Vascos Comunicantes saioa estreinatu zen. Lehenengo saioaren izenburua Todo lo que usted quería saber sobre el Lehendakari Ardanza y no se atrevía a preguntar izan zen.

06.05 ETB2n El Club de la Aventura ematen hasi ziren. Saioaren zuzendari eta aurkezle Alberto Oliberas (5. argazkia).